Gaur goizean KINTONDARE POCTEFA proiektua aurkeztu da Urkiaga gainean. Proiektu honetan parte hartzen dute Esteribarko Udalak, Zubiriko kontzejuak, Eugiko kontzejuak, Baigorrik, Bankak, Baigorri ibarreko mendi sindikatuak eta Urepelek.

Inaugurazio ekitaldian izan dira, besteak beste, Ana Ollo, Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskara Departamentuko kontseilaria; Michel Oçafran, Bankako alkatea; Guillermo Arrayoz, Esteribarko alkatea; Antton Curutcharry, Baigorriko alkatea; Xole Aire, Urepeleko alkatea; Michel Bidart,
Baigorriko Ibarreko Batzorde Sindikaleko lehendakaria; Joseba Erremendeguy, Euskal Hirigune Elkargoko mugaz gaindiko lankidetzarako lehendakariordea; Annick Trounday Pirinio Atlantikoetako Departamenduko kontseilaria; Andde Sainte, Akitania Berriko Lurralde kontseilaria; eta Begoña Cantero, Zubiriko kontzejuko lehendakaria eta Eduardo Rodríguez, Eugiko kontzejuko lehendakaria..

Nafarroako Gobernuko presidenteorde eta Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskara kontseilari Ana Ollok mugaz gaindiko lankidetzaren garrantzia azpimarratu du, eta nabarmendu nahi izan du halako ekimenek erakusten dutela mugaz gaindiko eremua, oztopo eta traba baino gehiago, aukera bat izan daitekeela landa eremuei bizia emateko, turismo jasangarria sustatzeko eta inguru orekatuago eta oparoagoa sortzeko.

Bestalde, Esteribar, Banka eta Baigorriko alkateek adierazi dute proiektua baino gehiago dela Kintondare. “Etorkizunari aurre egiteko dugun moduaren ikuspegi partekatua da. Balio, kultura, historia eta hizkuntza -euskara- komunak partekatzen ditugu duela mende askotatik. Ondare materiala (mendiak eta meatzaritzaren iragana) eta ez-materiala (euskara eta folklorea) dugu, batzen gaituztenak eta gure lurraldearen eta nortasunaren zutabe nagusiak direnak”.

Yelmo eta Kintoan barna mugaz gaindiko aurreko proiektuen esperientzien ondoren, KINTONDAREk baterako estrategia bat ezarriko du partekatzen duten ondare komuna (Industria eta meatzaritza ondarea, ondare naturala eta euskara eta folklorean oinarritutako ondare immateriala) kudeatzen laguntzeko, garapen turistiko jasangarriko estrategia baten definitzeko; eta Pirinioen bi aldeetako lankidetza indartzeko.

Azpiegiturak berritzea eta proiektu berriak

Kintondarek zazpi parte-hartzaileen elkarlana sustatzen badu ere, bazkide bakoitzak bere proiektua jarriko du martxan.

Bankako herriko proiektu berria labe garaia, Monumentu Historiko izendatua, zaharberritzea da. Horretaz gain, inventario toponimikoa egingo da, Bankako biztanleen laguntzarekin. Azterlan honetan jasotako datuekin, erliebezko maketa bat sortuko da.

Baigorriko herriak bi proiektu jarriko ditu abian. Lehenengoa Zerga Etxea sasoikako langileen etxebizitza gisa egokitzea da. Bigarrena Baigorriko ondare inbentarioa egitea izango da. Hiru urtez, herriaren historia egiten duten elementuak bilduko dira, hala nola, toponimia, kartelak, hilarriak, izkribu zaharrak, etab.

Baigorriko Ibarreko Batzorde Sindikalak lehengo Anglesainea hotelaren beheko solairua berrituko du bere egoitza bihurtzeko. CSVBren egoitza Baigorriko Ibarreko 220 abeltzainen zerbitzura dagoen tokiko centro publikoa izaten jarraituko du, eta tokiko biztanleentzako eta turistentzako jarduera- eta entretenimendu-sortzaile bat izango da.

Urepele herriak Amerikanoinea interpretazio zentroa garatzen jarraituko du. Gune
dinamiko honek 4 ardartz nagusien inguruan lan egiten du: pastoralismoa, euskara, bertsolaritza eta Kintoa lurraldea. Zentroa urte osoan izango da zabalik, eta kultur programa zehazteko eta jarduerak eta bisita gidatuak kudeatzeko teknikari bat kontratatu dute.

Eugiko herriak bisita gidatuen programa bat eskainiko du Errege Arma Fabrikan. Horretaz gain, Olondo Erreferentzia Historikoaren Zentroaren erakusketen edukia eguneratuko du. Bestalde, zerbitzuak antolatu eta gune berriak sortuko ditu herrian, biztanleen bizi-kalitatea hobetzeko eta turismo-fluxua hartu ahal izateko. Azkenik, ikerketak hasiko ditu Erregerena mendian antzinako meatze-barrutiak aurkitzeko.

Esteribarko Udalak informazio gune bat eta gela geologiko bat martxan
jarriko ditu Apolonia Etxean (Zubiriko ostatu zaharra). Zubiriko Kontzejuaren
jabetzakoa, eraikina Esteribar Ibarreko Kultur Etxe bihurtuko da.

Zubiriko Kontzejuak Mureluko Castron azterketa arkeologikoak egitea aurreikusi du. Horretarako, Aranzadi Ikerketa Elkartearekin lan egiten du, Mureluren inguruko teoriei zorroztasunhistorikoa emango dien arkeologiakanpaina bat egiteko.

KINTONDARE EFA121/01 Proiektua

KINTORANDE EFA121/01 proiektua 7 bazkidek (Eugiko kontzejua, Esteribarko udala, Zubiriko kontzejua, Bankako herria, Urepeleko herria, Baigorriko herria, Baigorri ibarreko mendi sindikatua- CSVB) eta 2 laguntzailek2 (Burdin Leku elkartea eta Euskal Herriko Turismo Bulegoa) elkarrekin garatuko dute 2024ko urtarrilaren 1etik 2026ko abenduaren 31ra.

KINTONDARE proiektuak 3.446.315 euroko aurrekontu orokorra du, eta horietatik 2.240.105 € (% 65) Eskualde Garapeneko Europako Funtsetik – EGEF – datoz, Interreg POCTEFA 2021-2027 programa funtsaren bidez.