Paisaia
Kintondare proiektua

KINTONDARE EFA121/01 POCTEFA proiektua da, eta Kintoan Barna lurraldeko hainbat erakundek parte hartzen dute: Baigorrik, Bankak, Urepelek, Baigorri ibarreko mendi sindikatuak, Esteribarrek, Eugik eta Zubirik. Horretaz gain, Ipar Euskal Herriko Turismo bulegoak eta Burdin Leku elkarteek egitasmoa babesten dute.

Proiektuaren izenak KINTO (lurraldea) eta ONDARE uztartzen du. KINTONDAREk elkarlana eta herri bakoitzari eragiten dioten ekintzak sustatzen ditu, Pirinioen bi aldeetan parte-hartzea eta lankidetza sustatzeaz gain.