Kintondare, mugaz gaindiko proiektua eta parte-hartze prozesua

KINTONDARE EFA121/01 POCTEFA proiektua da, eta Kintoan Barna lurraldeko hainbat erakundek hatzen dute parte: Baigorrik, Bankak, Urepelek, Baigorri ibarreko mendi sindikatuak, Esteribarrek, Eugi keta Zubirik. Horretaz gain, Ipar Euskal Herriko Turismo bulegoak eta Burdin Leku elkarteek egitasmoa babesten dute.

Proiektuaren helburua mugaz gaindiko lurraldea eta lankidetza sendotzea da, ondare historikoaren (ondare materiala eta immateriala) inguruko garapen jasangarriko estrategien bidez, baterako plangintza-, erabaki- eta kudeaketa-formulak gaituz eta herritarren parte-hartzearekin. Kintondarek etorkizuneko AECT (Lurralde Lankidetzarako Europako Taldea) abian jartzeko ekintzak ere biltzen ditu.

Hiru ardatz nagusi ditu KINTONDAREk:

  • Kintoan Barna mugaz gaindiko lurraldearen ondare komunaren kudeaketa
  • Garapen turistiko jasangarriko estrategia baten definizioa
  • Pirinioen bi aldeetako lankidetza indartzea, KINTONDARE lankidetza-mahaia sortuz, hau da, proiektuari buruzko tokiko partaidetza-prozesu bat kudeatzeko eta egiteko talde tekniko bat sortuz.

KINTONDARE proiektuaren % 65 Europar Batasunak finantzatu du, INTERREG VI-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren esparruan (POCTEFA 2021-2027). POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugaren inguruaren integrazio ekonomikoa eta soziala sendotzea da.

EKINTZAK

Kintoan Barna mugaz gaindiko lurraldea hobetzeko, hainbat jarduera egingo dira hainbat udalerritan. Era berean, lurraldearen ondarea osatzen duten elementuak Kintoan Barna-n gaitutako interpretazio zentroetatik zabaltzen dira.

Mapa interaktiboa Kintondare Proiektuko ekintzekin

Proiektuaren bazkideek Kintoan Barna lurraldeko herritar eta kolektibo guztiak gonbidatu zituzten 2024ko irailean eta urrian egin ziren bileretan parte hartzera.

Egoitza eta zerbitzu berriak

Zerga Etxea eta ondare-inbentarioa

Mea-ondarearen balorizazioa eta herriko toponimiaren bilketa

Amerikanoinea zentroa egokitzea: Euskara eta Bertsolaritzaren inguruko trukaketa gune bat

Kultur ondarearen ikerketa eta balorizazioa eta bisitarientzako harrera zerbitzuak

Ikerketa arkeologikoak Murelun

Informazio gunea eta gela geologikoa

Kintondare proiektuaren inaugurazioa

KINTONDARE, europar proiektu bat

KINTORANDE EFA121/01 proiektua 7 bazkide eta 2 erakunde partaide elkarrekin garatzen ari da 2024ko urtarrilaren 1etik 2026ko abenduaren 31ra.

  • Pirinio-Atlantikoetako Departamenduko bazkideak: Bankako herria, Urepeleko herria,
    Baigorriko herria, Baigorri ibarreko mendi sindikata (CSVB). Euskal Herriko Turismo Bulegoa proiektuaren partaide da.
  • Nafarroa (ES31): Eugiko kontzejua, Esteribarko udala, Zubiriko kontzejua eta BurdinLeku elkartea (elkartua).

KINTONDARE proiektuak 3.446.315 euroko aurrekontu orokorra du, eta horietatik 2.240.105 € (% 65) Eskualde Garapeneko Europako Funtsetik – EGEF – datoz, Interreg POCTEFA 2021-2027 funtsaren bidez.

Gure proiektuak hiru ekintza espezifiko ditu ardatz:

  • Kintoan barna mugaz gaindiko lurraldeko ondare komuna kudeatzeko estrategia.
  • Turismo arduratsua.
  • Lankidetzaren kultura: lurralde bakarra, ekintza, egikaritze eta partaidetza unitate bakarra.

Ondare inmateriala da lurraldeko ezaugarri nagusia. Izan ere, nortasuna ematen dio: euskara, hizkuntza komun gisa izanik, eta folklore partekatua dira haren adierazpenik nabarmenetako bi.

KINTOAN BARNA lurraldeak ondare historiko esanguratsua du mugaren bi aldeetan. Industria- eta meatze-ondareak arkeologia-aztarnategiz, meategiz eta fabrika zaharrez zipriztindutako kultura-paisaia osatu du. Lurralde hau oso aberatsa da, ez bakarrik paisaiari dagokionez, baita bertako flora eta fauna dagokionez ere. Ondare naturalaren eta historikoaren arteko uztarketa da KINTONDAREren sustatzaileen indarguneetako bat, eta bertan oinarritzen dute lurralde hori turismo jasangarriaren helmuga gisa. Ondare immaterialak ezaugarritzen du lurraldea, eta nortasuna ematen dio folklore, bizimodu eta hizkuntza (euskara) bera duen lurralde bati.

Yelmo eta Kintoan barna mugaz gaindiko aurreko proiektuen esperientzien ondoren, KINTONDAREk baterako estrategia bat ezarriko du ondare komun hori kudeatzen laguntzeko. Bazkide guztiek lan egingo dute Kintoan Barna turismo jasangarriaren eskaintzan integratuko diren komunikazio tresnak, material pedagogikoak eta bestelako tresnak martxan jartzeko.

Parte-hartze prozesua Kintoan Barna lurraldean

Kintoan Barna lurraldeko herritar eta kolektibo guztiak gonbidatu zituzten 2024ko iraila eta urria bitartean bilera publiko eta parte-hartzaileetan parte hartzera. Bilera horietan, Kintondare proiektuaren berri eman zen, proposamenak jaso ziren eta aztertu egin ziren, elkarrekin estrategia turistiko jasangarri bat ezartzeko eta lantzen ari garen etorkizuneko AECTa (Lurralde Lankidetzako Europako Taldea) ezagutarazteko.

Kintondare proiektuak lurraldeko herritarren parte-hartzea sustatzeko lanean jarraituko du, eta Kintoan Barna lurraldeko Lurralde Lankidetzako Europako Taldea (AECT) sortzeko urratsak emango dira, egoitza Urepelen izatea aurreikusita baita.