Kintoan Barna lurraldea
Kintoan Barna lurraldeak Pirinioen bi aldeetan kokatzen diren herriak biltzen ditu: Baigorri, Banka, Urepele, Eugi, eta Zubiri . Lurraldearen bihotzean, Erro eta Baztango haranek Kintoako lurrak partekatzen dituzte. Historikoki, Erdi Aroan, Kintoa lurraldean artzainek Nafarroako erregeari zerga bat zor zioten (la quinta) azienden bazkatzeko ahalpideen baliatzeko.
Baigorri
Pirinioetako bailararen sarrerako atea
Baigorri da Kintoatik hegoaldera hedatzen den Pirinioetako ibar horren sarrerako atea. Herri honen historia ezagutzeko modurik onena oinez ibiltzea da: bere gaztelua, zatirik zaharrenak XII. mendekoak dituena, erromatar estiloko zubia, XVII. eta XVIII. mendeetako etxeak edo frontoia. Halaber, herri hau Irulegi Jatorrizko Deiturako ardoen sorlekua da, Euskal Herriko terrazetan dauden mahasti bakarrak.
Nive des Aldudes ibaiak zeharkatuta, Baigorri Ipar Euskal Herrioko lehen Trail Geltokia ere bada 2016tik.
Baigorriren eta bere lurraldearen historia ezagutzeko modurik onenetako bat Mehaka interpretazio-zentroa bisitatzea da. Bertako erakusketak Nafarroa Beherearen historia aztertzen du, XII. mendearen amaieran sortu zenetik Frantziako Iraultzaren ondoren erakundeak desagertu ziren arte.

Banca
Meatzaritza eta siderurgia tradizioa
Mendien artean kokaturik dagoen Banka herriak erliebe biziki patartsua du. Puntu gorenena 1278 metrotan da, Laurina mendiaren tontorrean. Meatzaritzak eta metalurgiak ezinbesteko garrantzia izan dute herriaren sorreran eta bilakaeran. Bertako fabrika eta labeetan, inguruko mendietan aurkitu kobre eta burdina urtarazten ziren.
Gaur egun oraindik, herriaren sarreran harriz egindako labe-garai zaharrenetako bat zutik dago. Laborantza jarduerak bizi-bizirik jarraitzen du herrian, baita herriaren ateratzean aurkitzen den arrain hazkuntzak ere.
Urepel
Urepele, artzain eta bertsolarien lurraldea
Urepele kintoa eremuaren erdian kokatua da, 2 karrika nagusik eta mendi-hegaletan edo haranetan sakabanatutako herrixka batek osatzen dute. Herria mendiko laborantxan eta arrain-hazkuntzan aberatsa da. Artzainek Kintoa Aintzin arotik erabiltzen zuten.
Urtero, «Urepeleko Marka» izenez ezagutzen den transhumantziaren festa hartzen du herriak. Sorogaineko goi-ordokiko udako larreetara doan ganadua burdina gorrizko zigilu batekin markatzen dute. Xalbador jaio zen herria bezala ere ezaguna da Urepel: talentu handiko eta ospe eztabaidaezineko bertsolaria.
Urepelen kokatua den Baigorriko Ibarreko Batzorde Sindikalak mendiko bazkalekuak kudeatzen ditu baita konponketa eta zaintza lanak eramaiten ibar osoan diren bazkalekuetan.

Eugi
Basoaren eta lakuaren artean
Eugi Pirinioetako herri tipikoa da, eta Kintoako basotik kilometro gutxira dago, aintzira artifizial baten ertzean.
Historia aberatsa duen herria izanik, Eugik bere iraganaren aztarnak gorde ditu: hirira iritsi baino 5 km lehenago, Eugiko Errege Munizio Fabrika zaharra dago, 10.000 m2-ko esparruarekin.
Kontrabandisten ibilbide zaharrean dago Eugi, eta aintziran zehar edo Kintoako basoan barneratzeko hainbat ibilbideren abiapuntua da.
Zubiri
Geldialdia Donejakue bidean
Orreaga eta Iruñea arteko erdibidean, eta Esteribarko hiriburuan, Donejakue bidean ezinbesteko bisita da Zubiri herria. Hiribilduak XVIII. mendeko hainbat eraikin gordetzen ditu. Arga ibaiaren gaineko Erdi Aroko zubiak ematen dio izena herriari.
Duela gutxira arte, tradizio bizia zuen: animaliak erdiko zutabearen inguruan pasatzera behartzen zituzten, amorrua saihesteko, kondairaren arabera, zubiak naturaz gaindiko ahalmen babesle hori baitzuen.
Esteribarko haranak alde handiak ditu iparraldearen eta hegoaldearen artean. Iparraldean Kinto basoa dago, errekaz eta bidexkaz jositako pagadi zabala, Esteribar, Alduides, Baztan eta Erroko haran piriniarrek partekatzen dutena. Ibarraren erdialdean eta hegoaldean, historiaz beteriko herriei ematen die bidea basoak, Zubiri edo Eugi kasu, eta paisaia ibaiertzeko basoz, pinudiz, belardiz eta soroz betetzen da.