Kintondare proiektuaren ekintzak

Kintondare proiektua. Lan bilera Zubirin (2024ko urria)

Parte-hartze prozesua Kintoan Barna lurraldean

Proiektuaren bazkideek Kintoan Barna lurraldeko herritar eta kolektibo guztiak gonbidatu zituzten 2024ko irailean eta urrian egin ziren bileretan parte hartzera.

Bilera horietan, Kintondare proiektuaren berri eman zuten, proposamenak jaso ziren eta aztertu egin ziren, elkarrekin estrategia turistiko jasangarri bat ezartzeko eta lantzen ari garen etorkizuneko Lurralde Lankidetzako Europako Taldea (LLET) ezagutarazteko.

Kintondarek lurraldeko herritarren parte-hartzea sustatzeko lanean jarraituko du, eta Kintoan Barna lurraldeko Lurralde Lankidetzako Europako Taldea (LLET) sortzeko urratsak emango ditu, LLET-eko egoitza Urepelen kokatzeko asmoa dute.

Banka: mea-ondarearen balorizazioa eta herriko toponimiaren bilketa

Urteak dira Banka udalerria aktiboki inplikatuta dagoela meatzaritzako iragan industrialaren transmisioan eta babesean. Olhaberri meatze eta metalurgia ondarearen interpretazio zentroa eraiki eta meatze galeria zahar bat berriro ireki ondoren, herriko proiektu berria labe garaia zaharberritzea da.
Monumentu Historiko izendatua eta udalerriaren ikurra, eraikuntza hau meatze industria garaiko azken aztarna ikusgarrietako bat da. Zaharberritzea bi fasetan egingo da. Lehenengoan, eraikina inguratuko da, egitura erortzeko arriskutik babesteko; eta bigarrenean, egitura harriz harri zaharberrituko da.

Jarduera horri tokiko ondarea babestea helburu duten beste bi proiektu gehituko zaizkio. Alde batetik, herriko toki izen guztien inbentario toponimikoa egingo da, Bankako biztanleen laguntzarekin. Azterlan honetan jasotako datuekin, erliebezko maketa bat sortuko da.

Bestalde, street art fresko bat egingo da frontoiaren alboko paretan, herriaren eta inguruaren nortasuna irudikatzeko.

Baigorri: Zerga Etxea eta ondare-inbentarioa

Baigorriko herriak bi proiektu jarriko ditu abian. Lehena, Zerga Etxe zaharra sasoilarien etxebizitza gisa egokitzea da. Eraikina herriko erdigunean dago, elizaren ondoan: kokapen ezinhobea lantoki gehienetara joaiteko.

Neguan, aldi baterako etxebizitza behar duen edonorentzat erabiltzen ahalko da: ikastaroak egiten dituzten ikasleentzat, proiektu baten ondorioz lekuz aldatzen duten langileentzat, etab. 2025eko urtarrilean hasiko dira arkitekto lanak.

KINTONDARE proiektuarekin lotutako bigarren ekimena Baigorriko ondare inbentario bat da, eta bertan parte hartzen ari dira herritarrak. Hilean bitan elkartzen dira bizilagunak herriko etxean, paleografia tailer batean lan egiteko; protokolo zientifiko bati jarraituz, idatzizko hainbat artxibo ikertzen, kopiatzen eta zenbakitzen ari dira. Halaber, eta Lauburu elkartearekin elkarlanean, Nafarroa Behereko hilarri eta hilobien gaineko hilerria ikertzen ari dira, erregistratzeko, argazkiak ateratzeko eta mapa bat eraikitzeko.

Etorkizunean, bildutako material guztiarekin, balorizazioko hainbat proiektu jarriko dira martxan (erakusketak, hitzaldiak, liburuak, tailerrak, liburuxkak…). 

Ondare-inbentariorako datuak hiru urtez bilduko dira, eta askotariko gaiei buruz bildutako informazioa (toponimia, kartelak, hilarriak, testu zaharrak, etab.) ondarea babestea eta inbentario zehatza eratzea ahalbidetuko du. Ondare batzorde bat sortu dute horretarako. Parte hartu nahi baduzu edo informazioa bidali nahi baduzu, jar zaitez harremanetan udalarekin.

Anglesainea hotelaren zaharberritze-simulazioa

Baigorriko Ibarreko Batzorde Sindikala: egoitza eta zerbitzu berriak

Baigorriko herriak bi proiektu jarriko ditu abian. Lehena, Zerga Etxe zaharra sasoilarien etxebizitza gisa egokitzea da. Eraikina herriko erdigunean dago, elizaren ondoan: kokapen ezinhobea lantoki gehienetara joaiteko.

Neguan, aldi baterako etxebizitza behar duen edonorentzat erabiltzen ahalko da: ikastaroak egiten dituzten ikasleentzat, proiektu baten ondorioz lekuz aldatzen duten langileentzat, etab. 2025eko urtarrilean hasiko dira arkitekto lanak.

Urepele: Amerikanoinea zentroa egokitzea: Euskara eta Bertsolaritzaren inguruko trukaketa gune bat

2020tik geroztik haranaren nortasuna argitan ezartzen duen Amerikanoinea interpretazio zentro dinamikoak 4 ardartz nagusien inguruan lan egiten eta garatzen segituko du : pastoralismoa, euskara, bertsolaritza eta Kintoa lurraldea.

Zentroa urte guztian zehar idekia izanen da orain. Animatzaile batek bertan lan eginen du egitarau kulturala definitzeko, jarduerak koordinatzeko eta publiko desberdinentzat bisita gidatuak plantan ezartzeko : ikasleak (bisita tematikoak), talde (elkarte…), publiko zabala.

Amerikanoineko gaineko parteak berrituak izanen dira bereziki 2 gai edo ardatz garatzeko asmoarekin: Euskara, Kintoa Barna lurraldea lotzen duen oinarria, eta Bertsolarismoa.

Espazio berri honek helburu anitz ditu:

  • Lan tresna interaktiboa izanen da gai horien inguruan lan egiten duten lurraldeko aktore desberdinentzat (egoitza sozialen sortzea profesional edo elkarteentzat, bulego eta bilkura gelak).
  • Deneri idekia den trukaketa toki bat izanen da, euskara eta bertsolaritzari buruzko ikastaldi, tailer eta formakuntzak bertan proposatuak izanen dira.
  • Bertsolaritza eta Euskarari buruzko artxibo eta baliabideie balioa emanen zaie film eta eztabaiden bidez. Partaidetza bat EKE eta Bertsolarien Lagunekin rekin adostua izan.
  • 2 gaien inguruko dokumentazio zentro eta aktualitatea jorratuko duen gunea izanen da eta Kintoa lurraldeko historiaren artxibategia.

Amerikanoineak GECT Kintoan Barna mugazgaindiko estruktura juridikoari harrera eginen dio. Estruktura honek Kintoa eremuan, Baigorri eta Ezterribar haranetan kokatzen diren proiektuen arteko lankidetza lagunduko du.

Eugi: kultur ondarearen ikerketa eta balorizazioa eta bisitarientzako harrera zerbitzuak

Eugi herriak lau jarduera egingo ditu KINTONDARE proiektuaren barruan. Lehenengoak Arma Fabrikari eragingo dio. Leku enblematiko honek bisita gidatuen programa bat eskainiko du, eta aztarnategi arkeologikoetan egiten ari diren ikerketa-lanekin jarraituko du. Lan horiek behar bezala dokumentatuko dira, lortutako aurkikuntzak jasota uzteko erregistro batean.
Bigarren jardueraren epizentroa Olondo Erreferentzia Historikoko Zentroa izango da. Bertan, erakusketaren edukia eguneratuko dute elementu berriak gehituta, eta dinamizazio-programa bat diseinatuko dute.

Hirugarren proiektua herrian garatuko da eta herritarren eta bisitarien arteko elkarbizitza hobetzeko balioko du. Horretarako, hirigunean eta urtegiaren perimetroan hainbat espazio eta zerbitzu antolatu eta prestatuko dira, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko eta turismo fluxua hartu ahal izateko.

Ikerketak (prospezioak eta azterlan dokumentalak) hasiko dira Erregerena mendian kokatutako meatze-barruti zaharrak aurkitu eta geoerreferentziatzeko.

Proiektuak inplementatzeko, prozesu eta parte-hartze bat gauzatu da, eztabaidak irekitzeko eta auzotarren proposamenak eta iritziak jasotzeko.

Esteribar: informazio gunea eta gela geologikoa

KINTONDARE proiektuaren barruan, Esteribarko Udalak informazio gune bat eta gela geologiko bat martxan jarriko ditu Apolonia Etxean (Zubiriko ostatu zaharra). Zubiriko Kontzejuaren jabetzakoa, eraikina Esteribar Ibarreko Kultur Etxe bihurtuko da eta kultura eta turismo garapenerako zein mugaz gaindiko ondare geologikoa ezagutzeko interesatutako pertsonentzat erreferentea izatea nahi du. 2024ko udan Apolonia Etxearen behin betiko proiektua jaso ondoren, 2026an amaitzea espero diren obrak lizitatuko dira.

Udazken honetan Esteribarren garatu den prozesu parte-hartzailearen barruan, KINTONDAREk barne hartzen duen gela geologikoaren edukia eta bailararako estrategia turistiko iraunkorra partekatuko dira biztanleekin

Murelu. 1. Lagin-zuloa argazkia (Arantzadi)

Zubiri: ikerketa arkeologikoak Murelun

Zubiriko Kontzejuak Mureluko Castron azterketa arkeologikoak egitea aurreikusi du. Aranzadi Ikerketa Elkartearekin lan egiten da, Mureluren inguruko teoriei zorroztasun historikoa emango dien arkeologia-kanpaina bat egiteko. Kintondare proiektuaren helburua aztarnategia irisgarriago egitea eta Zubiri herriarekin lotzen duen bidea hobetzea da.