
Lankidetza historikoa
Esteribar, Baigorri eta Aldude ibarretako biztanleen arteko elkarlana historikoa da.
Aspaldiko harreman sakonak, artzaintzak, hizkuntza amankomunak (euskara) eta meatzaritza ondareak elkartuta, Pirinioen alde bateko eta besteko herriak beti elkarlanean ari izan dira.
1856ko Baionako itunaren bidez, Baigorri ibarreko biztanleek ipar Kintoako lurren baliatzeko eskubidea lortu zuten eta oraindik baliatzen dute. Fazeri akordioen bidez, udan Sorogaingo larreetan alhatzeko aukera ematen zaie Urepeleko behi aziendei. Ahantzi gabe luzaz existitu den mugaz gaindiko ganadu eta materialaren kontrabandoa herrien arteko lotura estuaren beste adibide bat dela.
Mugaz gaindiko lankidetza
Duela hamarkada batzuetatik Pirinioetako alde bateko eta besteko toki erakundeek egindako lanarekin jarraitzen duen proiektua da Kintondare. Alduides eta Esteribarreko biztanleek aurretik YELMO (2010-2013) eta KINTOAN BARNA (2019-2022) proiektuetan parte hartu dute.
FEDER funtsek diruz lagundua, Eugiko Kontzejuak eta Banka eta Baigorri udalerriek bultzatu zuten YELMO proiektua. Mugaz gaindiko harremana sendotzearen alde lan egiteaz gain, YELMOk Eugiko (bere Armen Errege Fabrikarekin) eta Bankako (bere Brontzezko Labe Garaiarekin) ondare industriala balioan jartzearen alde egin zuen. YELMOri esker, inbertsioak egin ahal izan ziren bi herrietan, eta interes historiko eta ingurumen-interes handiko ibilbideak sortu ziren.
KINTOAN BARNA proiektua mugaz gaindiko lankidetza-programa europarra izan zen, non Donibane Garazi eta Iruñea lotzen dituen 80 kilometroko ardatzean kokatuta dauden 13 herrik eta bertako hainbat eragilek parte hartu zuten, erdigunean dagoen Kintoa lurraldea zeharkatuz. Helburua bailara mugakideen ekonomia berpiztea izan zen. Kintoan Barna proiektuari buruzko informazio guztia esteka honetan kontsulta daiteke.