Ondarea Kintoan Barnako lurraldean
Industria eta meatzaritza ondare esanguratsua izanik, ondare natural aberatsa eta ondare immaterial oso errotua uztartuz, Kintoan Barna lurraldea berezia eta bakarra da.
Kintondare proiektuak estrategia bateratu bat landuko du, eta ondare komuna ikertu, berreskuratu, interpretatu eta zabalduko du, jasangarritasunetik abiatuta eta bertako biztanleen parte-hartzearekin. Kintondare Mahaia Kintoan Barna lurraldeko ondarea ardatz duen lantaldea da.
Zer ikertuko den zehazten badugu:
- bazkide guztiek parte hartuko dute beren artxiboetako lanetan;
- Bankak, Eugik eta Zubirik prospekzio eta indusketa arkeologikoak egingo dituzte;
- Esteribarrek mugaz gaindiko baliabide geologikoak aztertuko ditu;
- eta Baigorrik Ondare Batzorde bat sortuko du bere udalerriaren azterketa exhasutibo eta kolaboratiborako, gainontzeko lurraldean erreplikatu daitekeen lana.
Kintoan Barna babesteari dagokionez:
- Eugik eta Bankak euren industria eta meatzaritza guneak zaintzeko lanekin jarraituko dute;
- CSVBk artzaintzari eusteko lanean jarraituko du;
- Urepel erreferentea izango da ondare immateriala berreskuratzen;
- eta natura ondarea babesteko jarduerak aurreikusten dira, mugaz gaindiko inplikazioarekin.
Ondarea interpretatzeari eta zabaltzeari dagokionez:
bazkide guztiek parte hartuko dute jarduera honetan, eta, besteak beste, unitate didaktikoak, komunikazio-tresnak, egokitasun pedagogikoa Banka, Baigorri, Urepel eta Eugiko zentroetan, bisita gidatuak eta ibilbideak egingo dira, eta geologia-gela bat sortuko da Esteribarren.
Ondare-baliabideak eta haien hedapena Kintoan Barna lurraldeko etorkizuneko turismo jasangarriaren eskaintzan txertatuko dira.