Urepelek bat egingo du espetxe frankisten ihesaldirik handienaren urteurrenarekin, bi kultur hitzordurekin. Ostiralean, maiatzaren 16an, Amerikanoinea Interpretazio Zentroan Anna Fernandezen hitzaldia izango da. Jovino Fernández Frantziara ihes egitea lortu zuten hiru presoetako baten alaba da Anna. Bere testigantzari esker, bertatik bertara ezagutu ahal izango dugu nola lortu zuen aitak 13 egunez 53 km egitea Urepelera iristeko. Ekitaldia (19.00) frantsesez izango da, euskarazko eta gaztelaniazko itzulpenekin.
Bigarren hitzordua, maiatzaren 17an, larunbata, La Fuga mendi martxa izango da, helmuga Urepelen duena. Lasterketa hiru distantzia izango ditu: ibilbide osoko bat (54 kilometro- GR 225 “Ezkabatik ihesa”), Gotorlekutik abiatu eta Urepelera iritsiko dena; 28 kilometroko beste bat, Gotorlekutik Saigotsera; eta 25 kilometroko beste bat, Saigotsetik Urepelera. Izen-emateak: inscripciones.nafarmendi.org.
Urepelen animazioa, musika eta taloak izango dira.
Bestalde, Esteribarrek ere parte hartuko du La Fuga mendi martxan, ibilbidearen zati bat Esteribar bailaratik igarotzen baita.