Kintondare Interreg POCTEFA proiektuko bazkideak atzo, otsailak 19, Baigorrin elkartu ziren. Bileran hainbat gai jorratu zituzten, haien artean, lurraldeko ondare komuna sustatzeko martxan jarri dituzten proiektuen egoera, datozen hilabeteetarako mugaz gaindiko jardueren programazioa, AECT (Lurralde Lankidetzako Europako Taldea) edo komunikazioa, besteak beste.