Kintondare proiektua Korrikara batu da
Interreg POCTEFA Kintondare proiektuak euskal kultur egutegiko hitzordu zirraragarrienetako batean parte hartu du: 24. Korrika. Kintondaretik bat egin dugu Korrikarekin ostiralean, martxoak 20, 136. kilometroan (Iruña-Frantzia-Luzaide Na-135 errepidea, 55. km), euskara gure Kintoan Barna lurraldearen ezaugarri gisa aldarrikatzeko.
Kintondare mugaz gaindiko proiektuaren helburua da, besteak beste, lurraldeko kulturaren papera indartzea, eta, horretarako, programaren ekintzetako bat Kintoan Barna ondare komunaren kudeaketan oinarritzen da (ondare immateriala, industria eta meatzaritza ondarea eta natura ondarea). Lurraldeko ondasun immaterial espezifikoen multzoaren barruan, euskara hizkuntza komun gisa adierazpide nabarmenetako bat da, nortasun eta izaera propioa ematen baitie beren herriei.
KINTONDA KINTONDARE EFA121/01 POCTEFA proiektua da, eta Kintoan Barna lurraldeko hainbat erakundek parte hartzen dute: Baigorriko Udalak, Bankak, Urepelek, Baigorri Ibarreko Mendi Sindikalak, Esteribarrek, Eugik eta Zubirik. Horretaz gain, Ipar Euskal Herriko Turismo bulegoak eta Burdin Leku elkarteek egitasmoa babesten dute.
KINTONDARE proiektuak 3.446.315 euroko aurrekontu orokorra du, eta horietatik 2.240.105 € (% 65) Eskualde Garapeneko Europako Funtsetik – EGEF – datoz, Interreg POCTEFA 2021-2027 programa funtsaren bidez.
Argazkia: AEK