Urriaren 17an, larunbata, Kintoan Barna lurraldea osatzen duten herri guztiek senidetze jardunaldi bat egingo dute komunitatean partekatzeko eta gozatzeko
Eraikin Eugik Kintoan Barna Mugaz Gaindiko Jardunaldia hartuko du datorren larunbatean, urriak 17. Kintoan Barnako bailarek antolatuta, lehen aldiz lurralde osoko biztanleak bilduko ditu loturak estutzeko eta herrien arteko harremanak sendotzeko helburuarekin. Egitarauak BTT lasterketak, herri kirolak, kalejira, herri bazkaria eta kontzertuak barne hartuko ditu, guztiak Kintoan Barna ibarretako ondareaz eta kulturaz komunitatean gozatzeko.
Kintoan Barna lurraldea Baigorriko ibarrek (Baigorri, Banka, Urepel eta Aldude), Esteribarrek (Eugi, Zubiri), Baztanek, Luzaidek, Auritzek eta Errok osatzen dute. Eremu hauek kooperazio historiko bat mantentzen dute antzina-antzinako garaietatik, hizkuntza eta historia amankomuna konpartitzen baitituzte. Erdi Aroan, artzainek zerga bat (kintoa) ordaintzen zioten Nafarroako erregeari, Kintoaren lurraldean artzaintzan jardun ahal izateko. Gaur egun, iparraldeko Kintoan transhumantziarako erabiltzen diren lur zatiezinak Baigorriko Ibarreko Batzorde Sindikalak kudeatzen ditu (Urepelen du egoitza), eta udan, fazeria akordioei esker, Urepeleko eta Aldudeko behiak Sorogaingo herri-lurretan bazkatzen dute.
Jardunaldia Interreg POCTEFA Kintondare EFA121/01 proiektuaren barruan kokatzen da. Proiektu honen helburu nagusia KINTOAN BARNA izenez ezagutzen den mugaz gaindiko lurraldea sendotzea da, eta baita garapen iraunkorreko estrategien bidezko lankidetza, haren ondare historiko, material eta ez-materialaren inguruan. Eskualde Garapeneko Europako Funtsak -EGEF- finantzatzen du, Espainia-Frantzia-Andorra Interreg VI-A Programaren bidez (POCTEFA 2021-2027), zeinaren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugako eremuaren integrazio ekonomiko eta soziala indartzea baita.
Herrien arteko lankidetza
Kintondare proiektuak Pirinioetako alde bateko eta besteko toki entitateek duela hamarkada batzuetatik egindako lanarekin jarraitzen du. Lehenik, YELMO proiektuarekin (2010-2013), Eugi eta Bankako Kontzejuak sustatua; ondoren, KINTOAN BARNA proiektuarekin (2019-2022), mugaz gaindiko lankidetzarako Europako programa bat, non 13 herrik parte hartu zuten, Saint-Jean-Pied-de-Portetik Iruñeraino, bi hiriak Kintoaren bidez lotzen dituen ardatza bultzatzeko. Bi proiektuak EGEF funtsek finantzatzen zituzten. Eta urtebete geroago, 2023an, AsociaKIN-ekin, lurraldeko hainbat elkartek lankidetza proiektu bat sustatu zuten, Kintoan Barna ibarretako euskal kultur baliabideen inguruko kultur programazio bateratua abian jartzeko.
Gaur egun, Kintondare proiektuaz gain, Kintoan Barna haranek beste urrats bat eman nahi dute lankidetzaren aldeko apustuan, eta Lurralde Lankidetzarako Europako Elkarte bat (LLET) sortzeko lanean ari dira, proiektu komunak abian jartzeko. Laster abiatuko da, 2027an. POCTEFA EFA402/11 GET Kintoan Barna proiektuaren bidez, AECTren zuzendaritza eta lantaldearen dinamika martxan jarriko dira.
PROGRAMA
- 9:00-11:00 BTT Karrerak
- Bertsolariak egunean zehar, herri osoan zehar
- 10:30 DIANAK herri osoan zehar
- 11:00-13:00 BOTE-LUZE
- 11:00-13:00 HERRI KIROLAK
- 13:00-14:30 KALEJIRA
- 14:30 HERRI BAZKARIA
- Ondoren, musika MENDITARRAK taldearen eskutik
- 16:00 TXIKI TXOKOA ETA JOLASAK
- 16:00 MUS TXAPELKETA
- 18:30 ATZAR BALE TXARANGA
- 20:00 SARIEN BANAKETA
- 20:30 LEINU ERROMERIA