Azterketak Zubiriko Apolonia Etxean ezarriko den ikasgela geologikoaren edukiak definitzeko balioko du, bisitariek inguruko mugaz gaindiko ondare geologikoa ezagutzeko aukera izan dezaten.
Esteribar, Baigorri eta Aldudeko ibarren azterketa geologikoa Interreg POCTEFA Kintondare proiektuko ekintzetako bat da, eta helburu nagusia KINTOAN BARNA izenez ezagutzen den mugaz gaindiko lurraldea sendotzea da, eta baita garapen iraunkorreko estrategien bidezko lankidetza bultzatzea, haren legatu historikoaren eta ondare material eta materiagabearen inguruan.
Ikerketa ARGEO enpresako Delia Rodríguez Oroz geologoak gidatuko du, eta Apolonia Etxeko etorkizuneko ikasgela geologikoaren edukia aukeratzeko balioko du. Horrela, Esteribarko Kultur Etxean bilakatuko da eta erreferente izango da inguruko garapen kultural eta turistikorako,bai eta mugaz gaindiko ondare geologikoa ezagutu nahi duten pertsonentzako ere. Horretarako, inguruko mineralogia, meatze-jarduera, mugarri geologikoak, paisaia garrantzitsuak, egitura geologiko bereziak eta herri bakoitzeanezaugarri geologikoak nola barneratu diren aztertu da. Azken batean, publikoarentzat erakargarrienak eta interesgarrienak diren alderdiak.
Ikasgela geologikoak hiru helburu izango ditu: Esteribar, Baigorri eta Aldudeko ibarren ezagutza eta dibulgazio geologikorako espazio bat eskaintzea; ikastetxeak bere kurrikulum-ikasgaien artean ikasgela bisitatzera gonbidatzea, inguruko aberastasun geologikoa ezagutzeko; eta lurraldeko biztanle eta bisitariei beren ondare geologikoa ezagutzeko leku bat eskaintzea.
Ikasgela geologiko ireki bat
Ikasgela geologikoa abiapuntu bat izango da bertara hurbiltzen den publikoak inguruko ezaugarri geologikoak tokian bertan ezagutu ditzan, aire libreko jarduerak egiterakoan (mendi-ibilaldiak GR ibilbide batetik, ibaiko paseoak, bizikleta-irteerak…). Era berean, interes geologikoko leku esanguratsuenak seinalatzeko aukera aztertzen ari dira, ibarra bisitatu eta horietako batetik igarotzen den jendeak leku horiek ezagutu eta bakoitzaren ezaugarriez informatu ahal dezan.
Ikerketak urte bat iraun du eta Esteribar, Baigorri eta Aldudeko ibarren kartografia geologikoa izan du oinarri. Mapaketa aztertu ondoren, landa-bisitak egin dira informazioa arkatzeko eta lur-eremua eta interes geologikotzat jotzen diren elementuak identifikatzeko, bai balio zientifikoagatik, bai berezitasunagatik, bai kalteberatasunagatik, bai erakargarritasunagatik, bai espazio kultural batekiko hurbiltasunagatik, besteak beste.
Emaitza hiru ibarrak jasotzen dituen mapa geologiko bat eta interes geologikoko lekuen (IGL) definizioa izan da, ikuspuntu zientifikotik, didaktikotik edo turistikotik, Espainiako Meatze Institutu Geologikoaren (IGME) interes geologikoko lekuen Espainiako Inbentarioaren balorazio metodologiaren arabera. Aipatutako tokien artean Baratxuetako sinklinala dago, forma berezia duen mendia, geologian sinklinal alderantzikatua bezala ezagutzen da eta Pirinioen sorreran arrokek izan duten deformazio bizia islatzen du; eta baita Kintoan kokatutako meatze-barruti ugariak, antzinako burdin-meatzeak, Eugiko Munizioen Errege Fabrikatik gertu.
Interes geologikoko lekuak zehazteko, Delia Rodríguez Orozek Francisco Sanz Morales NUPeko geologo eta irakaslearen laguntza izan du. “Lugares de interésgeológico de Navarra” argitalpenaren egilea da; lanak IGMEren Interes Geologikoko Lekuen Espainiako Inbentarioan jasotako Esteribarko zenbait kokagune aintzatetsi ditu.
KINTONDARE EFA121/01 proiektua
KINTONDAKINTONDARE EFA121/01 POCTEFA proiektua da, eta Kintoan Barna lurraldeko hainbat erakundek parte hartzen dute: Baigorriko Udalak, Bankak, Urepelek, Baigorri Ibarreko Mendi Sindikalak, Esteribarrek, Eugik eta Zubirik. Horretaz gain, Ipar Euskal Herriko Turismo bulegoak eta Burdin Leku elkarteek egitasmoa babesten dute.Helburu nagusia da KINTOAN BARNA izenez ezagutzen den mugaz gaindiko lurraldea eta lankidetza sendotzea, garapen iraunkorreko estrategien bidez.
Proiektuaren izenak KINTO (partekatzen duten lurraldea) eta ONDARE uztartzen du. KINTONDAREk baterako lana eta herri bakoitzari eragiten dioten ekintzak sustatzen ditu, Pirinioen bi aldeetan parte-hartzea eta lankidetza sustatzeaz gain.
KINTONDARE proiektuak 3.446.315 euroko aurrekontu orokorra du, eta horietatik 2.240.105 € (% 65) Eskualde Garapeneko Europako Funtsetik – EGEF – datoz, Interreg POCTEFA 2021-2027 programa funtsaren bidez.