Baigorriko altxortegi zaharra sasoikako langileentzako ostatu bihurtzeko obrak hasi dira dagoeneko.
Baigorriko altxortegi zaharraren eraikina, elizaren ondoan kokatua, 2023an itxi zen eta hutsik igaro ditu hainbat urte. Bere kokapen estrategikoa dela eta, Baigorriko Udalak ekintza hau Interreg KINTONDARE ERA 121/01 proiektuan barneratzea erabaki zuen, eraikinari bigarren bizitza bat emateko eta herriko dinamikak indartzeko.
Eraikin berriak alokairu eskuragarriko 15 plaza eskainiko ditu, gehienez 6 hilabetez, aldi baterako ostatua bilatzen duten pertsonentzat, hala nola mahats-bilketako langileak, zerbitzariak, biltzaileak eta artistak. Ekimen honekin, Baigorrira datozen langileek sasoiko jarduerak egiteko dituzten zailtasunei erantzun nahi die Udalak.
Eraikin berriaren planoak Arkitektura, Hirigintza eta Ingurumen Kontseiluak (AHIK) egin ditu, eta Ainara Goicoechea Baigorriko arkitektoa arduratu da eraikina eraberritzeaz.
Baigorriko Udalak espero du bertako enpresek, sasoikako langileek eta artistek egoitza berri honen sorkuntzaren onura jasotzea eta herria ekonomikoki eta kulturalki indartzeko balio izatea.
Proiektuaren kostua 417.701.92 eurokoa da, eta Interreg POCTEFAk, Baigorriko Udalak eta Akitania Berriko Eskualdeak finantzatzen dute.
KINTONDARE EFA121/01 proiektua
KINTONDAKINTONDARE EFA121/01 POCTEFA proiektua da, eta Kintoan Barna lurraldeko hainbat erakundek parte hartzen dute: Baigorriko Udalak, Bankak, Urepelek, Baigorri Ibarreko Mendi Sindikalak, Esteribarrek, Eugik eta Zubirik. Horretaz gain, Ipar Euskal Herriko Turismo bulegoak eta Burdin Leku elkarteek egitasmoa babesten dute.Helburu nagusia da KINTOAN BARNA izenez ezagutzen den mugaz gaindiko lurraldea eta lankidetza sendotzea, garapen iraunkorreko estrategien bidez.
Proiektuaren izenak KINTO (partekatzen duten lurraldea) eta ONDARE uztartzen du. KINTONDAREk baterako lana eta herri bakoitzari eragiten dioten ekintzak sustatzen ditu, Pirinioen bi aldeetan parte-hartzea eta lankidetza sustatzeaz gain.
KINTONDARE proiektuak 3.446.315 euroko aurrekontu orokorra du, eta horietatik 2.240.105 € (% 65) Eskualde Garapeneko Europako Funtsetik – EGEF – datoz, Interreg POCTEFA 2021-2027 programa funtsaren bidez.