Kintondare proiektua 2025eko Ondarearen Europako Jardunaldira gehitu da

16/09/2025

Irailaren 20tik urriaren 5era ondare historiko, materiagabea, industriala eta meatzaritzakoa sustatzeko jarduera kultural ezberdinak ospatuko dira

Aurtengo leloa “Ondare arkitektonikoa: iraganerako leihoak, etorkizunerako ateak” duten Ondarearen Europako Jardunaldiak direla eta, Interreg POCTEFA Kintondare proiektuko kideek hainbat kultur ekitaldi antolatu dituzte lurraldeko ondare historikoa, materiagabea, industriala eta meatzaritzakoa herritarrei hurbiltzeko.

Programak erakusketak, Kaliforniako euskal diaspora gogora ekartzen duten ibilaldi musikatuak eta bisita gidatuekin batera egindako hitzaldiak uztartuko ditu: Bankako meategietara, Eugiko Munizioen Errege Fabrikara edo Erregerena mendiko meategira bisita gidatuak, hain zuzen ere. Jarduera guztiak doakoak izango dira, baina horietako batzuetan aldez aurretik izena eman beharko da.

Europako Kontseiluaren eta Europako Batzordearen sustapenarekin, Ondarearen Europako Jardunaldiak (OEJ) kontinenteko kultur ekitaldi parte-hartzaile handienetako bat bihurtu dira. Helburua herritarrei ondare kulturalaren, naturalaren eta materialaren edo materiagabearen aberastasuna eta aniztasuna hurbiltzea da, memoriaren, identitatearen eta komunitatearen arteko loturak indartuz.

KINTONDARE proiektuaren % 65 Europar Batasunak finantzatu du, INTERREG VI-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren esparruan (POCTEFA 2021-2027). POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugaren inguruaren integrazio ekonomikoa eta soziala sendotzea da.

Irailak 20, larunbata

UREPELE

Irailak 20, larunbata
GAIA: Euskal DIASPORA (Kalifornia)
Hitzordua: Urepeleko Plazan.
Ordua: 10:30ean.
3 ibilaldi musikatu (ekarri behar da Smart Phone a eta belarrietakoak) + hitzaldi/ performantzia + bazkari partekatua.

ZUBIRI

Irailak 20, larunbata
GAIA: ZUBIRIKO ETXEEN HISTORIA
Hizlaria:
Jose Mari Huarriz.
Tokia:
Kiroldegi.
Ordua:
11:30ean.

Ondarearen Europako egunak. Banka

BANKA

Irailak 20, larunbata
BISITA GIDATUAK BANKAKO MEATEGIETARA
10:30ean (beteta) eta 14:30ean (izena eman: 06 75 72 96 08 edo olhaberri@gmail.com).
Hitzaldia: lehen meatzarita jarduerak Mendebaldeko Pirinioetan (Baigorriko Bil Etxean): 17:30ean.

Irailak 21, igandea

BANKA

Irailak 21, igandea
BISITA GIDATUAK BANKAKO MEATEGIETARA
10:30ean (beteta) eta 14:30ean (izena eman: 06 75 72 96 08 edo olhaberri@gmail.com).

Irailak 27, larunbata

Eugi. Irailak 27

EUGI

Irailak 27, larunbata
EUGIKO GALDAKETA ZENTROAK
Tokia: Eugiko gizarte etxea
Izen-emateak: concejodeedugi@gmail.com
9:30ean: Eugiko eta Erregerena mendiko galdaketa-zentroen testuinguru geologikoa eta historikoa. Hizlaria: Francisco Labé.
10:00ean: Erregerena mendiko meatze ondarearen erregistro arkeologikoa eta topografikoa. Hizlaria: Teresa Lacosta Ramírez.
10:30ean: Eugiko Errege Munizio Fabrikako arkeologia-lanen bilakaera. Hizlaria: Ana Carmen Sánchez.
11:00etan Bisita gidatua Erregerena mendiko meategi bater
16:00etan Bisita gidatua Eugiko Errege Munizioen Fabrikara.

Irailaren 27tik-urriaren 5era
ARGAZKI-ERAKUSKETA
Esteribarko kultur ondareko elementurik apartekoenen argazki-erakusketa testuinguru geologikoa eta historikoa.
Ordutegia:
11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.