Kintondare mugaz gaindiko europar proiektua 2026ko Ondarearen Europako Jardunaldira gehitu da
Irailaren 19tik urriaren 3ra ondare historiko, materiagabea, industriala eta meatzaritzakoa sustatzeko jarduera kultural ezberdinak ospatuko dira
Aurtengo leloa “Ondarearen arriskuan: biziberritu, eutsi, berrasmatu” duten Ondarearen Europako Jardunaldiak direla eta, Interreg POCTEFA Kintondare proiektuko kideek hainbat kultur ekitaldi antolatu dituzte lurraldeko ondare historikoa, materiagabea, industriala eta meatzaritzakoa herritarrei hurbiltzeko.
Bisita gidatuak, ba Bankarako meategietara, bai Eugiko Munizioen Errege Fabrikara, programazioaren ardatz nagusiak izango dira. Horrez gain, Industria Iraultzaren garaiko Bankako forjei buruzko hitzaldi bat aurreikusita dago.Bisita gidatuak doakoak izango dira, baina aldez aurretik izena eman beharko da.
Europako Kontseiluaren eta Europako Batzordearen sustapenarekin, Ondarearen Europako Jardunaldiak (OEJ) kontinenteko kultur ekitaldi parte-hartzaile handienetako bat bihurtu dira. Helburua herritarrei ondare kulturalaren, naturalaren eta materialaren edo materiagabearen aberastasuna eta aniztasuna hurbiltzea da, memoriaren, identitatearen eta komunitatearen arteko loturak indartuz.
KINTONDARE EFA121/01 proiektua
KINTONDAKINTONDARE EFA121/01 POCTEFA proiektua da, eta Kintoan Barna lurraldeko hainbat erakundek parte hartzen dute: Baigorriko Udalak, Bankak, Urepelek, Baigorri Ibarreko Mendi Sindikalak, Esteribarrek, Eugik eta Zubirik. Horretaz gain, Ipar Euskal Herriko Turismo bulegoak eta Burdin Leku elkarteek egitasmoa babesten dute. Helburu nagusia da KINTOAN BARNA izenez ezagutzen den mugaz gaindiko lurraldea eta lankidetza sendotzea, garapen iraunkorreko estrategien bidez.
Proiektuaren izenak KINTO (partekatzen duten lurraldea) eta ONDARE uztartzen du. KINTONDAREk baterako lana eta herri bakoitzari eragiten dioten ekintzak sustatzen ditu, Pirinioen bi aldeetan parte-hartzea eta lankidetza sustatzeaz gain.
KINTONDARE proiektuaren % 65 Europar Batasunak finantzatu du, INTERREG VI-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren esparruan (POCTEFA 2021-2027). POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugaren inguruaren integrazio ekonomikoa eta soziala sendotzea da.
PROGRAMAZIOA
BANKA
Irailak 19, larunbata
– 10:30ean: “Bankako burdinola industria iraultzaren garaian” hitzaldia, Pierre Machot historialariren eskutik, Olhaberri zentroan.
– 14:30ean: San Luis meategiko bisita gidatua (izena eman: 06 75 72 96 08 edo olhaberri@gmail.com)
Irailak, 20, igandea
– 10:30ean: San Luis meategiko bisita gidatua (izena eman: 06 75 72 96 08 edo olhaberri@gmail.com).
EUGI
Urriak 3, larunbata
“Ahanzturatik bere balioan jartzera: Eugiko Munizioen Errege Fabrika”
– 11:00etan Bisita gidatua Eugiko Errege Munizioen Fabrikara. Arkeologiko-aztarnategiko hondakinen ibilbidea, leku horren historia, lanbideak eta bizimoduak jendeari erakusteko, eta, horrez gain, zaharberritze-lanak ezagutarazteko. Irteera: Olondo zentrotik, 11:00etan. Beharrezko izen-emateak: 628059968 telefonoan (10:00etatik 13:00etara) edo concejodeeugi@gmail.com.